Maixa Zugasti (Tolosa, 1973). Deustoko Unibertsitatean Hispaniar Filologian lizentziatua eta literatura irakaslea bigarren hezkuntzan.
Tolosan jaio nintzen eta, han, irakurtzen ikastean, liburuen itsaso zabal-zabalari begira geratu nintzen adi, begiak arranpalo. Ertzera gerturatu eta lehen zipriztinen dardarak astinduta, oinak apar zuriaren pean ezkutatu nituen. Olatuekin egin nahi izan nuen jolas, ordea, eta aitak eraman ninduen lehenbizi, eskutik. Handik gutxira, urpean murgildu nintzen. Geroztik, arrainak eta itsas-gizon trebeak ditut irakasle eta lagun, idazle zoragarriak, eta hortxe bizi naiz, ur gaineko bizitzaren isla den ur sakonetan: literaturarenak dira nire gau eta egunak, nire lan eta atsedena; nire bizia.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.