Alexander Martinez Iturria (Irun, 1989) Arkitektura eta Hirigintza ikasi zituen Iraumeko Unibertsitatean. Ikasketak bukatzera atzerrira joan zenean hasi zen metropoliaren izaera ulertzen, munduko beste puntan egon arren Iraumen jarraitzen zuela ulertzerakoan. Hirian galtzen hasi zenean aurkitu zuen literatura, eta hurrengo urteetan motxila bizkarrean eta koadernoa eskutan ibili zen hamaika herrialdetan, hamaika hizkuntza entzun zituen Iraumeko kaleetan, gutxika-gutxika bere irudia eraikiz joan zen. Baina Euskal Herrira bueltatu zen arte ez zion narrazio bilduma honi ekingo, aberrira bueltan konturatu baitzen herriko merkatalgune eta publizitate karteletan, abuztuan pintxopotea berea egiten duten turisten artean, edota goizeko zazpi t’erditan topoko bidaiarien begiradetan metropoliaren bihotza dabilela, konturatu baitzen geurean ere Iraume suspertzen hasia dela.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.