Bullyinga eta cyberbullyinga, haien hedapena eta eraginak (antsietatea, depresioa, somatizazioak, eskola-arazoak, etab.) direla eta, prebenitu eta landu beharreko arazoa dira. Horretarako, beharrezkoa da ikastetxeak, ikasleak eta familiak barne hartuko dituzten hezkuntza-neurriak hartzea.
Liburu honetan cyberbullyinga prebenitzeko eta murrizteko esku-hartze programa bat aurkezten da, zeinak lau helburu baititu:
Bullyinga, cyberbullyinga eta fenomeno horiei loturiko rolak identifikatzea eta kontzeptualizatzea.
Bullyingaren eta cyberbullyingaren ondorioak aztertzea biktimengan, erasotzaileengan eta ikusleengan. Horretarako, egoera horietan kritikoak izateko eta salatzeko gaitasuna indartuko da.
Bullying- eta cyberbullying-jokaerak prebenitu edo/eta haiei aurre egiteko estrategiak garatzea.
Zeharkako helburuak sustatzea: esaterako, enpatia garatzea, kooperazioa bultzatzea, emozioen adierazpena gehitzea, etab.
Esku-hartze mota hori psikologian edo/eta hezkuntzan aditua den pertsona batek garatuko du, zeina hezkuntza-testuinguruetan eta testuinguru klinikoetan arituko baita nerabe-taldeekin. Cyberprogram 2.0 esperimentalki baliozkotu da, eta eraginkorra dela baieztatu da. Esperientzia horri esker, arazoak konpontzeko estrategia kooperatiboak, jokabide sozial positiboak, autoestimua eta enpatia areagotu ziren. Era berean, esku-hartzearen ondorioz, eskola-indarkeriako motei loturiko bullying- eta cyberbullying-jokaerak eta pertsonen arteko arazoak konpontzeko estrategia oldarkorren erabilera gutxitu ziren.
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La informaci贸n de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qu茅 secciones de la web encuentras m谩s interesantes y 煤tiles.